naiz zara gara
ni zu gu
badago zerbait dena
ez da nirea ezta zurea ezta gurea ere
ezta haiena ere ez
bere baitan dena
dena dena
dena dena nigan dena
nigan egiten uzten dudana
zugan egiten uzten duzuna
gugan egiten uzten duguna
haietan ez dagoena
den dena delako dena
bizitza
bizitzean ikusten dudana
geroago egiten saiatzen naizena
baina dena dena gutxi den zerbaitetan ezin dut bildu batu
gorpuztu agian bai
baina dena ez da gorputzetan sartzen
egiten nago
dena den
dena da zalantza
dena da beharra
todo lo que digo suele ser mentira